Mundukidek 10. lasterketa solidarioa ospatuko du domekan

0
2136

Mundukide Fundazioak domeka honetan, urriaren 19an, Urkulu urtegiaren inguruan, ospatuko du bere 10. lasterketa solidarioa. Ekimenak kirola, lankidetza eta gizarte konpromisoa uztartzen ditu, eta helburua da Mundukidek Afrikan eta Latinoamerikan garatzen dituen proiektuak laguntzea.

Lasterketak hiru modalitate izango ditu: gaztetxoen lasterketa, oinezkoen ibilaldia eta kooperatiben arteko lasterketa. Izen-ematea 9:00etatik 10:30era Otalora jauregiko aparkalekuan egingo da, eta lasterketa 10:00etan hasiko da gaztetxoekin. Ondoren, 10:30etan oinezkoak abiatuko dira, eta 11:00etan kooperatiben arteko lasterketa izango da.

Mundukidek pobrezia desagerrarazteko helburua betetzen jarraitzen du, eta lasterketaren bidez herritarren eta kooperatiben laguntza bildu nahi da. “Urriaren 17an ospatzen den Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunak gogorarazten digu munduan oraindik milioika pertsona ari direla oinarrizko beharrak asetzeko borrokan. Aurten, data hori bat dator Mundukideren lasterketa solidarioaren 10. edizioarekin, kirola, lankidetza eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen ekimenarekin”.

Ekimenaren laguntzaileak Athlon, Ikerlan eta ULMA taldea dira. Hiru kooperatibetako ordezkariek lasterketan parte hartzeko gonbita luzatu dute.

Egitaraua:

  • 9:00: Izen-ematea eta dortsalen banaketa
  • 10:00: Gazte lasterketa
  • 10:30: Oinezkoen ibilaldia
  • 11:00: Kooperatiben arteko lasterketa
  • 12:00: Sari banaketa eta zozketa

Lasterketa parte-hartzaileek dutsatzeko aukera izango dute Ibarra Polikiroldegian, eta postuak egongo dira kafea, txokolate beroa eta pintxoekin.

Data: Urriaren 19a
Lekua: Urkulu urtegia
Parte hartzea: Izen-ematea 9:00etatik 10:30era Otalora jauregiko aparkalekuan.

Ekimen honen bidez, Mundukidek Afrikan eta Latinoamerikan garatzen dituen proiektuei laguntza biltzen jarraituko du, eta herritarrei elkarrekin pobrezia desagerrarazteko pausoak emateko aukera eskainiko die.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen