LEKen festa arrakastatsuaren ondoren, urriaren 25ean hasiko dira asteburuko ekintzak

0
2017

Pasa den ostiralean, urriaren 10ean, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu zen lehen aldiz Iturripen. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. “Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren ikasle eta familiei” adierazi dute Leintz Eskola Kiroletik.

Argazkiak: LEK.

Orain, astean zeharreko saioekin jarraitzen dute eta urriaren 25ean asteburuetako ekintzekin hasiko dira. LH 3-4. mailakoak eskubaloiarekin hasiko dira eta LH 5-6. maialakoek eskaladako topaketa izango dute. Eskaladarako izen ematea gaur zabalduko da eta urriaren 22a izango da azken eguna apuntatzeko. Honen informazioa ikastetxeen bitartez jasoko dute familiek. Ekintza hau LEK-eko erabiltzailentzako doakoa izango da eta ez erabiltzaileentzako 5 euroko kostea izango du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen