Biterin izango da German Agirre eta Iñaki Etxaberen aldeko omenaldia

0
2445

Antolakuntzak jakitera eman du ekitaldia azkenean ez dela Kanpazarren izango, baina ordua bere horretan mantentzen da: eguerdiko 12:00etan.

Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak gogora ekarri du 50 urte betetzen direla “Guardia Zibilak Iñaki Etxabe eta German Agirre hil zituela”.

Bien ala bien “memoria bizirik mantentzeko eta gertatutakoa salatzeko asmoz, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak ekitaldi eta solasaldi bereziak antolatu ditu Arrasaten”.

Hasteko, bihar, urriaren 12an, omenaldia egingo zaie Biteri plazan eguerdiko 12:00etan. Gero, urriaren 17an, eta arratsaldeko 18:30ean solasaldia egingo da:

‘Errepresio politikoa aztergai’ ekitaldia Kulturateko areto nagusian egingo da, eta bertan parte hartuko dute ENAMeko militante ohi batek eta MSko militante batek.

Ekimen honen goiburua ‘Soilik iraultzak egingo die justizia’ da, eta Kontseilu Sozialistak azpimarratu du “errepresioaren aurkako borroka eta memoria historikoa ezinbestekoak direla justizia sozialaren eta askapen prozesuaren bidean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen