Arrasateko Mugimendu Feministak deituta, bilkura jendetsua egin da gaur arratsaldean Herriko plazan.

Euskal Herriko beste hainbat txokotan gauza bera egin da, eta emakume palestinarrek helarazitako mezua plazaratu da:
“Emakume palestinarrek jasaten duten genozidioa salatu, Palestinaren aldeko mobilizazio feministak antolatu, erakunde eta gobernuei presioa egin Israelera armak bidaltzeari uzteko, eta Israelen aldeko zein okupazioaren erregimena betikotzen duten enpresa eta erakunde guztiei boikota egitea”.

Mobilizazioek ez dute etenik eta datorren asteazkenerako lanuztea deituta dago. Arrasaten bilkura bi egingo dira, bata eguerdiko 12:00etan, eta bestea arratsaldeko 19:30ean.
Gaurko bilkurara itzulita, hona hemen bertako adierazpena bere osotasunean:




