Kartela eta beheko testua: Ibai-Arte.
Ibai-Artek aukera paregabea eskaintzen dizu opera munduko obra ospetsuenetako bat, La Traviata, azaroaren 2an, igandea, 19:00etan Amaia Antzokian ikusteko.
Esperientzia berezi hau bizitzeko, Ibai-Artek 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bezeroen artean. Zu izan zaitezke irabazleetako bat! Nola parte hartu? Oso erraza da: Erosi Ibai-Arten urriaren 4tik 18ra eta bidali erosketa-tiketen argazkiak 688 73 41 49 WhatsApp zenbakira.
Irabazle izanez gero, zure sarrerak Altuna Lurrindegian jasotzeko aukera izango duzu urriaren 23tik 27ra, ordutegi komertzialaren barruan.
Ez galdu aukera La Traviata Amaia Antzokian ikusteko. Parte hartu eta zorte on!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Ozenki eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin.
* Establezimendu bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu, deitu 943793090/688734149 telefonora.




