Gaur, urriak 1, hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko saioak. Bestetik, urriaren 6,7,8 eta 9an Leintz Eskola Kiroleko astea ospatuko da. Urriaren 10ean berriz, LEK-eko ikasturte hasiera jaia ospatuko da iturripen.
Leintz Eskola Kiroleko astean, ate irekiak izango dira, Leintz eskola kirolean izena eman ez duten ikasleentzat dago zuzeneduta, hau da, LEK-en izena eman duten ikasleak, saioak normaltasunez egingo dituzte, eta apuntatu ez den edonor etor daiteke probatzera. Bestetik, urriaren 10ean, ostirala, lehen aldiz LEK-eko ikasturte hasierako jaia ospatuko da iturripen. Bi ekintza hauetan parte hartzeko, hurrengo estekan eman daiteke izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-df2tEV45rY0wSNAoUZMekJw362jEfIuFK8gVDTyawF949g/viewform
Ate irekietarako urriaren 3a baino lehen eman beharko da izena, eta ikasturte hasierako jairako, urriaren 8a baino lehen.




