Jai giroa eta Mararekiko elkartasuna nagusitu dira Arizmendiarrieta plazan

0
3714

Arrakastatsua izan da, Mara Batten CLN1 erakundeak eta Euskal Herriko Semeak moto elkarteak antolatutako Mararen aldeko 1. moto irteera solidarioa. Irteeraren ostean, festa giroa nagusitu da Arizmendiarrieta plazan antolatu duten bazkarian, eta osteko zozketan.

CLN1 gaixotasun arraroa pairatzen duen Mara haurrarentzat dirua biltzeko asmoz antolatu da estreinakoz egitasmo hau. Goizean, Ehun moto gidari baino gehiago irten dira Arizmendiarrieta plazatik, eta ibilaldia amaitu ostean, festak hartu du lekukoa.

Arizmendiarrieta Plazan bertan bazkaldu dute Euskal Herriko Semeak moto elkateko hainbatek, Mara Batten CLN1 erakundeko kideekin batera. Giro aparta nagusitu da, eta gainera, bazkariko tiket guztiak saldu dituzte guztien artean. Bazkalostean, dantzan aritu dira DJ Goikorekin, eta zozketa ere egin dute, 70 sari baino gehiago banatu dira egitasmoarekin bat egin duten eragileen laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen