Mararen aldeko irteerak 100 motogidari baino gehiago elkartu ditu

0
2212

100 motogidari baino gehiago elkartu dira gaukoan, Mararen aldeko 1. moto irteera solidarioan. Arizmendiarrieta plazatik irten dira eta herriari itzuli bat eman ostean, Garagartza aldera joko dute. Ibilaldia 14:00ak aldera amaituz.

“Irailaren 27an denok Mararekin ibiltzera” lelopean antolatutako ekimena da, eta ‘Euskal Herriko Semeak’ moto elkarte solidarioko ordezkariei esker eraman dute aurrera. Helburua, CLN1 gaixotasuna pairatzen duen Mara haurrarentzat dirua biltzea da.

Moto irteera ez da gaurko ekimen bakarra izango, bazkaria ere izango da Arizmendiarrieta plaza bertan. Gainera, DJ Goiko eta Sabamañak batukadarekin girotuko dute eguna. Jaiaren amaieran zozketa ere izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen