Abian da Aurrera Bolie Eguna eta lehen ekitaldiak Txiki eta Otaegi oroitu ditu, bien aurkako fusilamenduen 50. urteurrenean.

Ekitaldi hau oinarritu egin da “egungo betaurrekoetatik orduko borroka eta balioen gaurkotzean eta korapiloak deslotzeko konpromisoan”.

Amaia Etxabe Goikoetxea arrasatearrak aurkeztu eta dinamizatu du elkarrizketa. Ernai antolakundeko Amaia Arbeo Sarriugartek eta Sortuko Andoni Olariaga Azkarate aritu dira erantzunak garatzen.




