Topaketaren lehenbiziko edizioan, eta arrasatearrarekin batera, Blasfemmes, Vacceas eta Tigresas taldeek parte hartu dute. Lagunarteko partidak aldarte onean jokatu dira.

Goizeko Mojategiko ongietorriaren ostean, lagunarteko partiduak bertako berdegunean jokatu dira, beroari aurre eginez.

Berdegunean lau amen talde: Madrilgo Alcorgongo Tigresas, Valladolideko Vacceas, Donostiako Blasfemmes eta Arrasateko Amarians.

Gure taldearen entrenatzaileak Haizea Zabala Muruamendiaratz eta Ane Rincon Madinabeitia izan dira.

Partidu guztiak giro onean jokatu dira, eta emaitzak ondorengoak izan dira:
- Pirolitikak 15 – Tigresas 5
- Vacceas 25 – Tigresas 0
- Vacceas 10 – Blassfemmes 5
- Tigresas 15 – Blassfemmes 15
- Pirolitikak 20 – Blassfemmes 10
- Vacceas 15 – Pirolitikak 5

Gaur arratsaldean ekitaldi gehiago izango dira, besteak beste, sari banaketa arratsaldeko 20:30ean Kulturaten.











