Horretan aritu ziren Paul San Martín (pianoa eta ahotsa) eta Martí Elías (bateria) atzo arratsaldean, Ibai Apraizen (saxofoia) parte-hartzearekin.
Lehen bideoa: Arrasate Blues – Ibai Arte.
Kontzertu hau aurretik Monte tabernan egitekoa zen, baina eguraldi txarraren ondorioz, duela denbora bat Taupara aldatu zen.
Atzo, baina, jatorrizko hitzordua gauzatu ahal izan zen, Ibai-Arteren eskutik, taldearen “ezaugarriak diren energia eta hurbiltasun guztiarekin”.
Arrasate Blues Band taldeari esker, “Arrasate Blues jaialdian eta Arrasateko eszenatokietan zehar genero honetako nazioarteko izen handiak igarotzen dira, besteak beste, Mingo Balaguer edo Nico Wayne Toussaint”. Hona hemen atzoko emanaldiko hainbat irudi.



