Arrasateko 25/26ko errugbi ‘familia’ batu da, Amarians lehiaketa hastear

0
2646

ARTko 200 bat jokalari eta entrenatzaile elkartu dira Seber Altuben eta giro onean. Bihar, larunbata klubeko amek antolatutako lehiaketa hasiko da Mojategin, sarrera doan.

2025/2026 denboraldia hastear da eta klub zuri-moreko talde guztiek argazkia egin dute gaur arratsaldean.

Barra ere jarri da enparantzan, jatekoak, garagardoa, elastikoak eta bestelakoak erosgai. Hona hemen taldeen argazki denak:

Gora Arrasate Rugby Taldea!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen