Biteri plazara lekualdatu dira Dantz Point-eko DJen larunbateko saioak

0
2027

Monterron parkean egitekoa zen baina giro euritsua iragarri denez, Suediako eta Euskal Herriko dj-ak Biteri plazan ariko dira, bihar arratsaldean hasita.

Argazkia: BRGS.

Musika elektronikoa jartzeaz arduratuko dira Katja Komorebi eta FRDRK/Darkallies suediarrak, zein BRGS eta Pizky euskal herritarrak.

Ekitaldi ireki hau bihar, zapatua arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta goizaldeko 02:00 aldera amaituko da, Dantz Point Arrasate by Laboral Kutxa izenarekin.

Orokorrean, Dantz Point ekimenak ekitaldi kulturalak eskaintzen ditu “leku enblematikoak balorean jartzeko, musika elektroniko eta abangoardiako saioen bitartez”.

Biharko saioaren beste xedeetako bat izango da Suediaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea.

Mondraberriren oharra: hasiera batean testuan jarri dugu saioa gaur, ostirala izango zela, baina datua okerra zen: saioa bihar, larunbata izango da. Barka balizko eragozpenak, goiko testua zuzenduta dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen