Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Aurrera Bolie Herri-Ekimena.
Larunbat honetan Aurrera Bolie eguna ospatuko da laugarrenez Arrasaten.
Egitarau zabala antolatu dute, tartean auzolanean egindako herri bazkaria Biteri Plazan. Menua: paella eta saiheskia txingarretan. Aukera begetarianoa eta beganoa ere egongo dira, elikadura oharrak tiketa erosteko momentuan aipatu behar dira. Tiketak jada salgai daude Irati tabernan, enplegudunek 17 € eta enplegu gabeek 12 €.
Bazkalondoa Andoni Ollokiegi musikari pasaitarraren kontzertuarekin girotuko dute.





