Gaur zabaldu da LEK-en izena emateko epea, eta irailaren 21a izango da azken eguna. Informazioa ikastetxeetan banatuko da, eta zalantzarik izanez gero, familiak seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin harremanetan jar daitezke.
Gainera, ikasturte berrirako prestaketak bideratzeko hainbat bilera antolatu dira. Alde batetik, irailaren 15ean monitoreekin batzarra egingo da, euren eguneroko lanaren nondik norakoak azaltzeko.
Bestetik, familientzako bilerak ere aurreikusi dituzte:
- Arrasaten, irailaren 16an, 18:00etan Kulturateko areto nagusian.
- Aretxabaletan, irailaren 18an, 17:30ean, Monjetan.
- Eskoriatzan, irailaren 16an, 17:30ean Kultur Etxean.




