Emakume Txokoak udazkeneko eskaintza aurkeztu du

0
1085

Arrasateko Emakume Txokoak udazken-neguan garatuko duen egitaraua kaleratu du, Jabetze Eskolaren plangintza berria herritarren eskura jarriz. Informazio osoa liburuxkan bil daiteke, etxeetara banatzen ari diren edizio inprimatuan zein formatu digitalean sareen bidez.

Izen-ematea irailaren 15etik 19ra egingo da, eta ohiko moduan, plazak mugatuak izango dira. Jabetze Eskolaren eskaintzak ikastaroak, tailerrak eta gune iraunkorrak biltzen ditu, guztira 11 ikastaro, 4 tailer eta 2 gune iraunkor, guztiak ere ikuspegi feminista batetik diseinatuak.

Eskaintzen artean badaude urteetako arrakasta izan duten ikastaroak, hala nola escalada, kantua, sendabelarrak, diafreoa edo norberaren buruaren zaintza, baina berrikuntzak ere izango dira: negoziazioa eta tratu ona lantzeko tailerra (Beatriz Feijóorekin), mugimendu kontzientea (Isabel Kirzekin), sormen laborategia (Alaitz Muroren eskutik) edota Suzko Idazketa tailerra (Ane Zubeldiarekin).

Bestalde, Irakurketa feministen gunea urriaren 2an jarriko da martxan, Luciana Alfaro Lavadok dinamizatuta, eta abenduaren 12an izango du azken saioa, Gabriela Wiener idazlearen parte-hartzearekin. Honek berak gidatuko du emakume migratuei zuzendutako idazketa tailer berezia ere: Muga zauri irekia da.

Horrez gain, “Loratzen” izeneko topagune iraunkorra sortuko da emakume migratuei zuzenduta, Marisol Abreuren gidaritzapean, bi astean behin elkartzeko helburuarekin.

Ikastaro eta guneez gain, udazkeneko egitarauak tailer kolektibo indartsuak ere ekarriko ditu, tartean autodefentsa feminista, irrintzi tailerra edota “Sistema perreatuz” tailerra.

Kultur ekitaldiekin irekiera

Egitarauari irailaren 25ean emango zaio hasiera, Bea Larrañagaren Filipa Balbina klown ikuskizunarekin, Kulturateko Areto Nagusian. Aurretik, Ane Zubeldiak eta Olatz Urkiak errezitaldi laburrak eskainiko dituzte.

Nola eskuratu informazioa

Liburuxka digitala emakumetxokoa.arrasate.eus webgunean dago eskuragarri, eta informazio gehiago jasotzeko Emakume Txokora jo daiteke, astelehenetik ostegunera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, ostiraletan berriz 10:00etatik 14:00etara.
Kontaktua: 943 79 41 39 / 618 206 233 (whatsapp bidez) / emakumetxokoa@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen