Goikobalu familiak, ateak zabalik, Gipuzkoan eta Leitzan abestuko du

0
1450

Collagea eta beheko testua: Goikobalu.

Goikobalu Abesbatza helduen taldeak aste hontan hasiko ditugu entseguak. Irailaren 21ean izango dugu lehen hitzordua. Izan ere, Donostiako Zinemaldiaren baitan Belodromoan izango den EITB Galan parte hartuko dugu. Lehen aldiz egingo da bertan eta ‘Euskal Herria Hegan’ programaren lehen atala, ‘Gipuzkoa Hegan’, estreinatuko da. Programak, lurraldearen sekretuak azalduko ditu aireko bidaia baten bitartez. Fernando Velazquez konpositorearen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Olatz Salvadorrekin batera eskainiko dugun emanaldia izango da.

Informazio gehiago: https://www.instagram.com/p/DNfcxpNIe8b/?igsh=MXZuanF3Y2E4ODRsZw%3D%3D

Ikasturte berria hasteaz batera, Leitzako abesbatzarekin elkartrukeak egingo ditugu baita ere. Urrian izango dira eta bi emanaldi eskainiko ditugu: bata, Leitzan, urriaren 11n; eta, bestea, Arrasaten, urriaren 18an.

Goikobaluko txikiek eta gazteek, bestalde, irailak 16an hasiko dute ikasturte berria. Goikobalu Txikikoek urrian izango dute lehen kontzertua, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak berriki antolatutako topaketetan Gipuzkoako beste abesbatza batzuekin batera prestatutako ‘Cantania – 50 milioi segundo’ obra estreinatuz.

Zatoz Goikobalu Abesbatzara! Zatoz abesbatzaz eta kantuaz gozatzera!

Juan Arzamendi Musika Etxean aurkituko gaituzu. Hauek dira Goikobalu Abesbatza osatzen duten taldeen ordutegiak eta adin-tarteak:

  • Goikobalu Izartxoak: HH5 eta LH2 artean. Entseguak ostegunetan, 18:00-18:45.
  • Goikobalu Txiki: LH3 eta LH6 artean. Entseguak astearte eta ostegunetan, 18:30-19:30.
  • Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA): DBH1etik aurrera. Ordutegia zehazteke.
  • Goikobalu Abesbatza (helduak): Entseguak astearte eta ostegunetan 20:00-22:00.

Informazio gehiagorako, hauek dira harremanetarako datuak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen