19 ekitaldi eskainiko dituzte Erguingo Jaixek, Batzordeak antolatuta

0
1630

Collagea: MB artxiboa / Kartelak: EJB.

Ospakizuna irailaren 12tik (ostirala) 14ra izango da, eta Arrasateko Udalaren laguntza izan du. Hona hemen egitaraua bere osotasunean:

Ostirala, irailak 12:

17:15ean bolo-boloa, Usaetxen
17:30ean haurrentzako txokolatada jubilatuen eskutik, Usaetxen
17:45ean jolasak Txatxilipurdirekin, Larrea plazan
19:00etan txistulariak
19:30ean pintxo-potea jubilatuen eskutik, LDG Rock taldearekin, Usaetxen
22:00etan ‘Erguin Bariku Rock’: Perlata eta Marte Lasarte, Usaetxen

Larunbata, irailak 13:

11:00etan puzgarriak eta aurpegi margoketa, Usaetxen
12:00etan Txikitxu Arrostaitz taldearekin dantza
14:30ean herri-bazkaria ‘paella-jana’, Udalpen
17:30ean Potx magoa, Udalpen
18:30ean irristaketa lasterketa Ixoturekin, Udalpen
19:00etan Dj Markel Goikolea, Udalpen
21:00etan ‘Txotx gaua’, zeuk ekarri afaria! Sagardoa dohainik, Udalpen

Igandea, irailak 14:

11:30ean erraldoien kalejira, eta gaiteroak, Udalpen hasita
12:00etan herri-kirolak, Usaetxen
12:00etan txalaparta tailerra, Usaetxen
12:30ean Arrasate Musikaleko Banda, Udalpen hasita
13:00etan nagusientzako luntxa dohainik, 70 urtetik gorakoentzat, Udalpen (tiketarekin)
16:30ean mus txapelketa

Jai Batzordeak dei egiten du “auzokideek/atariek kontu zenbaki honetara egiten duten edozein ekarpen oso lagungarria izango da jaiek sortzen dituzten gastuetarako. Jai zoriontsuak!”. Jai Batzordearen kontu korronte zenbakia: ES74 3035 0202 79 2020061526.

Ondo pasau jaixak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen