Intxorta 1937k ‘Egiarekin Topaketak’ antolatu ditu irailean zehar

0
1504

Aurten ere, irailaren zehar, Egiarekin Topaketak egingo dira Arrasaten, herriaren memoria historikoa eta egia berreskuratzeko helburuarekin. Ekitaldi sorta honek 1936ko gerran eta frankismoan gertatutakoak oroitzeko eta belaunaldien arteko transmisioa sustatzeko balio izango du. Ekimen hauen antolakuntzan aritu dira Intxorta 1937 Kultur Elkartea eta Angiozarko Bailarako Batzordea , Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

Lehen ekitaldia irailaren 20an izango da, larunbatean, Angiozarko Goimendi auzoan. Goizeko 10:00etan hasiko da San Miguel Monte ermitan egingo den hitzaldiarekin, eta jarraian ibilaldi gidatua egingo da Munaortuko bunkerrera. Ibilaldiaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta amaieran luntxa eskainiko da San Miguel Monteko baselizan.

Bigarren hitzordua irailaren 24an, asteazkenean, izango da. Arratsaldeko 18:30ean Kulturateko areto nagusian “Hondarribiko gorria – Jesus Carrera” dokumentala proiektatuko da. Ekitaldira dokumentalaren zuzendaria, Aitor Bastarrika ere bertaratuko da.

Azken eguna irailaren 26a izango da, ostirala. Hiru ekitaldi prestatu dira egun horretarako:

  • 18:30ean, lora eskaintza egingo da Debagoieneko Eraildako eta Desagertuen monolitoan, Arizmendarrieta plazan.
  • 19:00etan, Juan Arzamendi Musika Etxean, “Beste aldea. Gizona ez den hori” ikus-entzunezkoa eskainiko da. Egileak: Itziar Juaristi, Lorea Elorriaga eta Irati Alvarez, bertan izango dira.
  • 19:30ean, “Gutunak + musika” ekimena egingo da. Nati Roak, Hedoi Etxartek eta Maite Aristegik gutun bana irakurriko diete amamei, musikaz lagunduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen