Juan Luis Elizaran Trojaolak hiru argazki aurkeztu ditu, hurrenez hurren, Burgosko Friasko gaztelua, Ebroko urtegiko Arrainen katedrala eta Friasko Igorreko Andre Mariaren baseliza erakusten dituztenak.

Era berean, adierazi du ingurune horrek “gune kultural oso interesgarriak dituela bisitatu ahal izateko”.

Uda honetan zuk egin duzun edo egingo duzun argazki bat mondraberri@gmail.com helbidera bidal dezakezu jada.
Gurago baduzu bi edo gehienez hiru argazki bidal ditzakezu, eta emailean ondoko datuak jarri behar dira:
- Argazki egilearen izen-abizenak
- Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
- Esperientzia horri buruzko komentario bat
Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan. Irudiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren zenbait pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat da Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




