Desoreka klubeko 10 kirolari Europa mailan entrenatu dira

0
2229

Argazkiak eta beheko testua: Desoreka Judo kluba.

Aste batean zehar Desorekako kirolariek esperientzia paregabe bat bizitzeko aukera izan dute Valentzian.

Abuztuaren 9tik 14ra, Desoreka Judo klubeko hamar kidek Valentziara bidaiatu zuten. Bertako Olympic Training Camp ospetsuan parte hartzeko, goi mailako judokentzako Europako erreferentziazko topaketan. Taldea , Iraide Jauregi, Iker Joaquín, Beñat Ovejero, Auritz LLodio, Lizar Garmendia, Martin Garmendia, Amets Garitano, Jare Urrutia, Maren Pereda, Liher Pereda eta Markel Urrutia entrenatzaileak osatu zuten.

Sei egunetan zehar, parte hartzaileek bi saio egin zituzten egunero, lehiaketara egokitutako  teknika eta taktika ezberdinak landuaz, maila goreneko kirolari zein entrenatzaileekin. Entrenamenduak erronka bat izan ziren eta taldeari bere trebetasunak hobetzeko, maila handiko aurkariengandik ikasteko eta mundu osoko judokekin eta entrenatzaileekin esperientziak partekatzeko aukera eman zion.

Ahalegin fisikoaz haratago, stage honek klubeko kideen arteko loturak sendotzeko balio izan du. Entrenamenduek, barreek eta elkarri laguntzeak adiskidetasuna eta batasuna sendotu dituzte.  Desoreka Judo Kluba ez da bere judoken kalitate teknikoagatik bakarrik nabarmentzen, baita bere kideen artean arnasten den kohesio, elkartasun eta gogoagatik ere.

Valentziako Olympic Training Campa, zalantzarik gabe, esperientzia aberasgarria izan da, ikaskuntza, judoarekiko grina eta bizikidetza uztartu dituena. Guzti honek  Desoreka Judo Klubak sustatzen duen fislosofiara gerturatzen gaitu; pertsona nahiz kirolaria hazi eta hezteko ingurunera hain zuzen.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen