Mararen aldeko moto irteera solidarioak badu egitaraua

0
2677

Artxiboko argazkia eta kartela: Mara Cln1

Irailaren 27an, Mararen aldeko 1. moto irteera solidarioa antolatuko dute Arrasaten. Mara arrasatearrak cln1 gaixotasun arraroa sufritzen du eta berari laguntzeko, ‘Euskal Herriko Semeak’ motozikleta elkarte solidarioko herriko ordezkariek antolatu dute ekimena.

Honako egitaraua prestatu dute:

  • 9:30etik-11:00etara: Izen emateak.
  • 11:15ean: Moto ibilaldiaren irteera. (Geldialdia egingo dute Kursalen pintxoekin).
  • 14:00etan: Moto ibilaldiaren amaiera Laubide plazan.
  • 14:30ean: Dj Goikok alaitutako bazkaria.
  • 17:00etan: Babesleek emandako oparien zozketa
  • 19:00etan Jaiaren amaiera sopresa batekin.
  • (Egunean zehar Sabamañak batukada joko du)

“Irailaren 27an denok Mararekin ibiltzera” lelopean, Mararen aldeko ekimenean parte hartzera animatu dute jendea. Izena emateko aukera ere badago Laboral Kutxako ES84 3035 0001 52 0010163849 kontu korronte zenbakian. Bi aukera daude: biran bakarrik izena ematea, 5€-ren truke edo bira eta osteko bazkarian izena ematea 20€-ren truke. Bazkarian lehenengo 120 pertsonek bakarrik eman ahalko dute izena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen