Bihar, zapatua (abuztuak 2), ‘Cada Día en su Presencia’ gospel abesbatzak, kontzertua eskainiko du Biteri Plazan, 19:30ean. Zortzigarren urtez jarraian itzuliko da korua Arrasatera, ‘Un clamor’ bira nazionalaren baitan arituko dira eta sarrera doakoa izango da.
‘Cada Día en su Presencia’
Koru hau Iruñeko parrokia ebanjeliko-bautistan sortu zen, eta 2005etik kontzertu ugari eman ditu hemen eta han: Iruñean, Errenteria-Oreretan, Gasteizen, Manresan (Katalunia), Lleidan, A Coruñan, Huescan, Logroñon,… baita Arrasaten ere.
Horrela, toki ezberdinetako elizetako partaideek bat egin dute koru honekin: Arrasatekoak, Gasteizkoak, Errenteria-Oreretakoak, A Coruñakoak, Zaragozakoak,…
2016an ‘Historia del Gospel’ bira egin zuten estatu espainiarreko iparraldetik eta Arrasaten ere izan ziren. Aurreko urtean ere hemen izan genituen, ‘Vagabundo’ biraren baitan. Aurten ere Arrasatera etortzea erabaki dute beraz.
Kontzertu hauetan abesti-sorta “anitza eta herrikoiak dira, koruak berak egindakoak eta gospeleko egile ospetsuek egindakoak”.
Taldea batez beste 35 pertsonak osatzen dute, tartean sopranoak, kontraltoak, tenoreak eta baxuak. Musikariek ondoko tresnei eragiten diete: Pianoa, teklatuak, bateria, baxua, kitarra elektrikoa, kitarra akustikoa, panderoak, saxofoia, biolina, akordeoia, flauta, tronpeta eta perkusioak.




