130 pertsona inguruk bapo afaldu zuten Ferrerias kaleko jaietan

0
3896

Ohiko kale afariarekin eta osteko Kaixo taldearen dantzaldiarekin biribildu zituzten jaiak atzo, Ferrerias kalean. 130 pertsona inguruk afaldu zuten karpan eta Aguraingo Catering Sarayokaren eskutik, besteak beste, urdaiazpikoa, kroketak, penkak eta oilaskoa jan zituzten bizilagunek.

Horrekin batera, afariko tiketen zozketa eta rifen zozketa ere egin zuten. Aurretik ordea, kaleko bizilagun nagusienari, Carmen Bilbaori omenaldia egin zitzaion lore sorta ederra eskainiz. Berarekin, Ferrerias kaleko jaiak posible egiteko lanean diharduten beste lau lagun ere lore sortarekin omendu zituzten. Azkenik, Kaixo taldearen dantzaldiak eman zion amaiera jaiari.

Rifan saritutako zenbakia 688 izan zen. Jai Batzordeak eskatu zuen, pertsona saritua haiekin harremanetan jartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen