Suite Sedak amaiera emango dio Bluesari, Gonzalo Portugalen kontzertua bertan behera

0
2252

Gaurko, 22.30etarako, Ferrerias Kalean aurreikusita zegoen Gonzalo Protugalen kontzertua bertan behera gelditu da eguraldi iragarpena dela eta. Dena dela, arratsaldeko Taupa Tabernako kontzertuak aurrera egingo dute. Arratsaldean, Donostiatik Suite Seda taldea dator, bost musikarik jam sessions-etan egindako topaketatik sortutako banda, funka, soula eta diskoa estilo handiz uztartzen dituen proposamenarekin.

Suite Sedaren kontzertu hau 2025eko Katapulta Tour Gipuzkoa programaren barneko 40 emanaldietako bat da, Katapulta eta Arrasate Bluesaren arteko elkarlanaren bidez antolatua. Aurtengoan eguraldiak ez du guztiz lagundu Arrasate Blues jaialdiari, baina amaiera bikaina emango diote Arrasate Bluesi Suite Seda taldearekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen