Adin ezberdinetako auzotarrek Iruñeko eta Arrasateko sortzaileekin batera jolastu, abestu, barre egin eta dantzatu dute.

2025eko Santa Marinako Jaiek eman beharrekoak eman dituzte, eta azken ekitaldia bart ospatu da.

Agerre kaleko plazan izan da, txosnaren parean, eta bertan jardun du Albina Stardust eta Divina Comedia bikoak, ikuskizun koloretsu, aldarrikatzaile eta bizian.

Haur, gazte, heldu zein adineko ugarik jarraitu dute saio parte-hartzailea, eta horren adibide dira ondoko bideoak, Yogurinha Borova-ren plumofobiaren aurkako kantua abesten eta dantzatzen:




