Parkourra, bola-jokoa, txu-txu trena,… izan dira Santamañako Jaietan

0
3484

Bolo txapelketako bi argazki: Arrasateko Peña Bolistikoa.

Larunbat goiz eta eguerdian ere zer ospatua izan da auzoan Jai Batzordearen eskutik. Adibidez, Lotzen ADD Parkour elkarteak tailerra eman du Obenerrekako parkour parkean haur zein nerabeendako. Gainera, Gernika pasealekuan Arrasateko Peña Bolistikak antolatuta, txapelketa ospatu da bolo palma modalitatean. Enrique Bueno izan da txapelduna, Jesús ‘Aceitunilla’ txapeldunordea, eta David Rodríguez hirugarrena. Gainera, ekitaldia baliagarria izan da haurren artean boloekiko zaletasuna handitzeko. Barbakoa ere ospatu dute eta gainera txarangaren bisita jaso dute. Eguerdi partean txu-txu trenak lehen bidaia egin du txosna ondotik abiatuta, zenbait familiaren gozamenerako. Hona hemen goiz-eguerdiak utzitako hainbat irudi:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen