“Udalerri euskaldunetan euskaraz jarduteko eskubidearen kontrako” epaia dela gaitzetsi du Arrasateko Protokoloak. Horregatik euskaltzaleak bilkurara deitzen ditu biharko, ostiralerako.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Arrasateko Protokoloa.
Alderdi ultraeskuindarrak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Legeko hainbat artikulu baliogabetu zituen EAEko Auzitegi Nagusiak 2023an.
Hori gutxi ez eta aste honetan espainiar estatuko Auzitegi Gorenak baliogabetze gehienak berretsi ditu.
Horren guztiaren aurrean, Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak ondokoa salatu du:
Jakinarazitako epaia “udalerri euskaldunetan euskaraz jarduteko eskubidearen kontrakoa” dela.
Horregatik guztiagatik, protokoloko eragileek euskaltzaleei dei egiten diete “gure hizkuntza eskubideak urratzen dituen epaia eta VOX alderdiaren eskuhartze antidemokratikoa” salatzera.
Bilkura bihar izango da, uztailak 18 izango dituenean, arratsaldeko 19:30ean eta Seber Altube plazan.
“Justizia eta lege-babesa euskararentzat!”.





