Udazabal egitarauaren baitan, antzerki emanaldia izan da Seber Altube plazan. Gaurkoan, ‘Trapu Zaharra’ antzerki konpainiak ‘Azkena eta bagoaz’ izeneko lana ekarri du.
Kale antzerkiko aktore baten istorioa kontatu dute, bere gorabeherak medio, areto antzerkira pasatzea erabakitzen duena. Lan honekin, ‘Trapu Zaharra’ konpainiak agur esango dio antzerkiari eta askok, ez dute emankizuna galdu nahi izan.














