Arrasate Bluesek soinu-bidaia bat egingo du: Ane Leux kontzertuan

0
2368

Kontzertua “Katapulta Tour Gipuzkoa” programaren eskutik dator.

Argazkia: Daniel Oyarzabal / Beheko testua: Ibai-Arte / Kartela: Katapulta.

Datorren ostegunean, uztailak 17, 19:30ean, Mondragon Hotelak bluesetik egun batez aldentzen den musika proposamena hartuko du, beste soinu-atmosfera batzuei lekua egiteko. Donostiatik Ane Leux etorriko da gurera, Ane Letamendi kantautorearen izen artistikoa, intentsitatea eta leuntasuna neurri berean uztartzen dituen egile minimalistako rock proiektuarekin.

Ane Leuxek “Sense” (2017) albumarekin hasi zuen bere ibilbidea musikan, Carlos Andres Mendoza gitarrista kolonbiarrarekin batera sortutako lana, eta horri esker, Christina Rosenvinge edo Morgan bezalako artistak laguntzeko aukera  izan zuen, ate garrantzitsuak zabalduz. Bere sormenarekiko kezka artistikoak sorkuntza kolektiboa esploratzera eraman du, hala nola Bogotako Andeetako Ahots Esploraziorako Ensamblea (EEVA), Dantzaguneko “Ahots eta Mugimendu Laborategia” (2020 eta 2021) edo Azken muga jaialdiko “Soinu Gorputzen Tailerra”. Gaur egun, Why Not Fundazioaren kantu tailerra zuzentzen du.

2022an bere alderik pertsonalena indartsu berreskuratu zuen, 90eko hamarkadako erreferenteetatik- Jeff Buckley, Cat Power, Mazzy Star- eta soinu latinoetatik edaten duten zirriborro eta kantu berriak berreskuratuz. Horrek koktel berezi bat osatu zuen, formatu intimo eta zuzen batean aurkezten duen hau, Yeyo R bateria jolea lagun duela.

Xuxurlatik emoziora doazen doinuetan murgiltzera gonbidatzen duen kontzertu delikatu eta inguratzailea.

Noiz: Uztailaren 17a, osteguna – 19:30

Non: Mondragon Hotela, Arrasate

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen