Los Galerna boskote arrasatearrak eta Losta Acapulco laukoteak itxi dute Arrasate Blues asteburua, Taupa tabernako eszenatokian. Bi taldeek Surf Rock eta Rock and Roll estiloko musika indartsuarekin bertaratu direnen musika gosea asetu dute.
Arrasate Bluesen asteburua amaitu den arren, uztaila amaitu bitartean oraindik hiru kontzertu eskainiko dira egitarauaren baitan. Uztailaren 17an Ane Leuxek joko du Mondragon Hotelean, uztailaren 19an, Mingo Belaguerren txanda izango da Kajoin, eta azkenik, uztailaren 24an, Suite Sedak, gaur kontzertuak izan diren Taupa tabernan joko du.





















