Ale & The Hops taldeak borobildu zuen blues zapatua Aterpen

0
2497

Atzo, zapatua, Arrasate Blues jaialdiaren egitarauak azken ukitua izan zuen Aterpe tabernan eskainitako Ale & The Hops taldearen kontzertuarekin. Gaueko 24:00etan, taberna lepo bete zen blues, soul, jazz eta funk doinuez gozatzeko.

Talde bizkaitarrak bidaia musikal zirraragarria proposatu zuen, ahotsaren protagonismoa eta estilo bakoitzaren intentsitatea azpimarratuz. Publikoak emanaldiaz bete-betean gozatu zuen. Gainera, kontzertuak aurrera egin ahala, Sugaray Rayford bertaratu zen abestera, herriko plazako kontzertua amaitu ondoren. Goizeko 4:00ak arte luzatu zen blues emanaldia eta giro bikaina nagusitu zen amaierararte.

2015ean sortua, Ale & The Hops estilo horietan ibilbide luzea duten musikariez osatua dago. 2021ean kaleratu zuten lehen diskoa, Let’s Begin the Dance, zortzi abestiz osatua, eta horietatik sei eurenak dira. Gaur, igandea, jaialdiak jarraipena izango du herriko kaleetan kontzertu gehiagorekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen