Herriko Plaza jendez lepo Tofol Martinez Blues Band-en kontzertuan

0
2858

Gaur arratsaldean, Tòfol Martínez Blues Band-ek kontzertu zirraragarria eskaini du Herriko Plazan, eta ikusleek erabat bete dute plaza, Arrasate Blues jaialdiaren baitan. Giro bikaina sortu da bertan, blues doinuek kaleak hartu dituzten egun borobil honetan.

Kataluniatik etorritako taldeak bere indarra eta kalitatea erakutsi ditu zuzenean, eta publikoa lehen momentutik egon da erabat murgilduta emanaldian. Blues klasikoa, rock ukituak eta ahots indartsuak uztartuta, arratsalde ahaztezina eskaini dute.

Jaialdiak, hala ere, ez du oraindik amaierarik: 22:30ean Plazan, Sugaray Rayford eta Travellin’ Brothers taldeak igoko dira oholtzara, eta gauari amaiera emateko, 24:00etan Aterpen, ALE and THE HOPS taldearen Jam Session batek giroa piztuko du berriz ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen