Abian da Arrasate Blues jaialdiaren asteburu handia. Gaurko, lau emankizun prestatu dituzte eta horietako bi eskaini dituzte arratsalde partean. Aurrenekoa, ‘Slow Times Blues Band’ izan da, Zigarrolan aritu dira, Juliwer tabernaren ondoan hain zuzen. Iker Urkiri (gitarra), Tabea Gerhardt (ahotsa) , Carmelo Garcia (baxua) eta David Gorospek (bateria) osatutako talde zarauztarrak emanaldi ederra eskaini du auzotarren gozamenerako.
Ekaitz arriskua izan dute eta antolakuntza prest egon da uneoro, behar izan ezkero, karpa bat prest zutelarik. Zorionez, euri tanta gutxi batzuk bakarrik erori dira eta normaltasunez eskaini dute ikuskizuna.
Bestetik, Taupa tabernan prestatutako oholtzan, ‘The Cherry Boppers Meet Patricia Reckless’ taldea aritu da. Jazz-funk eta funk instrumentala jotzen duen The Cherry Boppers taldea Patricia Reckless abeslariarekin batera eskaini dute emanaldia.






















