Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak ekainaren 6an ospatutako eskolako azken jaiko rifen zozketako opariak jaso dituzten irabazleak jakinarazi ditu. “Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta zorionak eta asko disfrutatu irabazleei. Hurrengoan gehiago” azpimarratu dute elkartetik.
Zozketako zenbaki sarituak:
2500: Ereindajan-etik produktu ekologikoez osatutako saskia.
1088: Ternua markako arropa lote bat.
1275: Arteaga Jatetxean bi pertsonendako bazkaria.
1686: 200€ko erosketa bonoa Ibai-Arteko dendetan gastatzeko.
2488: 700€ Nautalia Arrasateko bidaiak agentzian gastatzeko.




