Batzar Orokorra egingo du ARTek asteazken honetan

0
2592

Argazkia: ARTren artxibokoa / Beheko testua: Isei Barbero.

Datorren asteazkenean, uztailak 9, Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egingo du. Urtero legez hitzordua Mojategiko bilera gelan izango da, 18:00etan lehen deialdian eta, 18:30ean, bigarrenean. Bertaratzen direnek Ramon Barrutia buru duen Zuzendaritza Batzordearen azalpenak entzuteko aukera izango dute, 2024/2025 denboraldiko nondik norakoak eta datorren ikasturterako proposamenak jorratuko dituztela. Honetaz gain, galde-eskeen txandan, bazkideen zalantzak argitu eta hauen proposamenak ere jasoko dituzte. Errugbiaren munduan ohikoa den moduan, batzarrari hirugarren denborarekin emango diote amaiera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen