Nakar eta Añube izan dira hurrenez hurren Mondra&Roll festibalaren testuinguruan eskainitako Fermin Muguruzaren Sarri Sarri 40. urteurreneko kontzertuaren ‘telonero’ gisa.
Nakar aritu da aurrena, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu, Jone Laspiur eta Xalba Ramirezek osatutako Donostiako taldeak kontzertu motz bezain indartsua eskaini du eta aipatu dutenez, denbora batean joko duten azkena izan da.
Bestetik, Añube ere igo da oholtzara, Arrasate, Bergara eta Atango kideek osatzen duten talde ezaguna. Iaz diska berria Gaztetxean aurkeztu ostean, Monterronen aritu dira gaurkoan.













































