Heriotza taldeak ‘Erras’ omendu du Mondra&Roll jaialdiaren baitan

0
4135

Arrasate eta Eskoriatzako kideek osatzen duten 80. hamarkadan sortutako Heriotza taldea, eszenatokira bueltatu da Mondra&Roll jaialdian, etxeko errepresentazioa emanez jaialdiari. Gainera, gaurkoa egun berezia izan da taldearentzat, izan ere, duela hiru aste, Josu Errasti ‘Erras’ taldeko gitarra jolea zendu zen, eta haren omenez jo dute.

Kontzertua eskaintzeko denbora limitatua denez, 90. hamarkadan grabatutako bi disketako abestiak jo dituzte Monterronen, Iñigo Bakerok, Josemari Txotxe eta Xabier Legorburu anaiek, Jon Pagaldai ‘Txetxuk’. Momentuz, taldeak ez du beste kontzerturik prestatu aurrera begira eta Mondra&Roll jaialdian izan diren zaleek gozatu ederra hartu dute horren jakitun.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen