Bigarren eguneko kontzertuek arrakastaz biribildu dute Mondra&Roll jaialdia

0
3830

Mondra&Roll jaialdiak bigarren egunez hartu du Monterron. Aurten ere punk, rock, oi!, edota hardcore musika oinarri duen jaialdiak, etxeko eta kanpoko taldeak eszenatoki berean elkartu ditu. Gaurkoan, atzo bezala, 9 talde igo dira oholtzara: Puffer, Txuleria Joder!, Béton Armé, Heriotza, Far From Finished, D.R.I., The Pioneers, The Toy Dolls eta The Real McKenzies aritu dira.

Kontzertu hauekin amaitu da Mondra&Roll jaialdiaren laugarren edizioa baina bihar, jaialdiko prestakuntza baliatuz, Fermin Muguruzak joko du Monterronen, Sarri Sarri abestiaren 40. urteurrenean. Hemen eguneko bideo eta irudi batzuk:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen