Arrasate Eskubaloiko infantil eta kadeteak Granollers Cup txapelketan ari dira

0
4309

Arrasate Eskubaloi Taldeko bi talde Katalunian daude aste honetan, Granollers Cup nazioarteko eskubaloi txapelketan parte hartzen. Ekainaren 25ean abiatu ziren, eta ekainaren 29an amaituko da txapelketa, lau eguneko kirol jarduera intentsiboarekin.

Aurtengoa klubak jarraian parte hartzen duen laugarren urtea da. Aurten bi talde ordezkatzen ari dira Arrasate: infantil mailako neskak, Jonan Eskibel eta Josu Herrero entrenatzaileekin; eta kadete mailako mutilak, Jon Martin ‘Jonma’ eta Jon Urrutia ‘Piti’ gidaritzapean.

Arrasate Eskubaloi Taldeko ordezkariek esperientzia aberasgarria bizitzen ari dira, eta euren taldeko kideekin zein nazioarteko beste jokalariekin bizikidetza partekatzen.

Granollers Cup

Granollers Cup txapelketa, Europako oinarrizko eskubaloiaren hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Aurten, 350 taldek parte hartu dute eta 5.000 jokalari baino gehiago bildu dira. Lau eguneko lehiaketan 1.200 partida baino gehiago jokatzen dira, eta kirol lehiakortasunaz gain, parte-hartzaileek aukera dute Kataluniako giroaz eta hiriaz gozatzeko ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen