Jendetza bildu da San Juan jaien amaieran, Janus Lester musika taldeak Herriko Plazan eskaini duen kontzertuan. Jokin Pinatxo artista beratarraren ahotsarekin batera, Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta) Andoni Arriola (tromboia), Julen Barandiaran (baxua) eta Javier Etxarri (gitarra) aritu dira.
‘Ez gaitzala loak harrapatu’ eta ‘Lore’ lanetako ‘bi begi bi lore’ edo ‘ DAP DAP’ abestiak entzutekoaukera izan da eta jendeak ez du hutsik egin, Herriko Plaza lepo bete da kontzertuz betetako San Juan hauetako azken akordeez gozatzeko.

















