Gaur, ekainak 25, bigantxek laster batean egin dute Portaloiaren eta zezen plazaren arteko ibilbidea. Atzo baino korrikalari gutxiagok hartu dute parte, hala ere, gazte ugari aritu dira. Plazan gazte batzuk bakilla errekortatzera animatu dira, batzuek kolpeak hartu duten arren, ez da zauritu larririk egon. Urtero bezala, goizean gaiteroak aritu dira kaleak animatzen entzierro aurretik.












