San Juan bezpera egunean, errementari dantzarekin kaleak bete eta sua piztu duen dragoia eraman dute herriko plazara. Sua piztu eta gero, ohitura denez, alkate dantza egin du Maider Morras. Amaitzean, abarkak sutara bota eta dantzariek jarraitu dute dantzan. Giro paregabearekin eta herriaren bultzadarekin, Herriko Plazan San Juan sua piztu bitartean ariko dira dantzariak urteroko ikuskuzun eder bezain berezia eskaintzen. Aurten, bi ezezagunek Isrealeko bandera bota dute sutara eta plazaren txaloak jaso dute Palestinaren alde.


















































