San Joanetako prozesioa eta osteko Salve Solemnea burutu dituzte

0
2441

Txistulariak buru, EAJ-PNV eta PSEko zinegotziek eraman dute San Joanen irudia udaletxetik parrokiaraino egindako prosezioan.

Prosezioan parte hartu ez dutenak udal-ordezkariak izan dira, baina 2023an eta 2024an bezala, Maider Morras alkatea EH Bilduko zenbait zinegotzirekin batera, San Juan Bataiatzailearen parrokian izan da Salve Solemnea jarraitzen.

Jende ugari batu den elizkizunean, Horacio Argarate parrokoak hartu du hitza, eta besteak beste, munduan dauden gatazkak gaitzetsi ditu. Ondoren, ohiko Salvea abestu dute ekitaldia amaitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen