Gaitarien doinu potenteei jarraituz, gira-biraka eta ezker-eskuin zein aurrera eta atzera mugitu dira. Herrikideen txalo beroak jaso dituzte saritzat Herriko plazan.

Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa 40. urteurrena ospatzen dabil, eta gaurko nazio mailako topaketa antolatu du.

Goizean kalerik kale ibili ostean, eguerdian Herriko plazan jardun dute, herritar ugari erakarrita eta Jon Ezpeletak aurkezpenak eginda.
















