Erraldoi eta Kilikien Topaketa dantzan dabil kaleetan, familiak jarraitzaile

0
2868

Nazio mailako ekitaldiak Txantrea (Iruñea), Deustu (Bilbo), Bermeo, Aretxabaleta eta Arrasateko konpartsak batu ditu, anfitrioiaren 40. urteurrenean.

Gainera, erraldoiak dantzan jarri dituzte auzo iruindarreko, nafar hiriburuko, Garesko, Gasteizko, Bizkaiko, Elgoibarko zein Arrasateko gaiteroek.

Guztiak familiekin batera kalerik kale dabiltza, Arrasateko Konpartsaren 40. urteurrenaren harira. Eguerdiko 13:00etan konpartsa guztien emanaldia izango da Herriko plazan, San Joanen baitan.

Zorionak Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen