Olatz Musika Akademiak kurtso amaierako kontzertua eman du

0
2675

Grupo San Joaneko akademiako 30 ikasle inguruk hartu dute parte emanaldian, instrumentu ezberdinei eraginez. Ekitaldiak palestinarren aldeko minutu bateko isilunea egin du.

Aurten ere, Olatz Musika Akademiak ikasturte amaierako kontzertua eskaini du, ikasturteko lana herrikideekin partekatzeko asmoz.

Emanaldian 27 ikasle inguruk hartu zuten parte, eta bi lagunek kolaboratu zuten, Kulturateko areto nagusiko ekitaldian.

Akademiak zehaztu izan du ikasle batzuk ez direla jendaurrean jotzera animatu baina kontzertuaren antolaketan laguntzekoak zirela, taularen atzean lana eginez, “Bai talde lan ederra osatzen duguna!”.

Bidenabar, musika-akademiak Udalari esker ona agertu izan dio: “mila esker Udalari Kulturateko aretoa eskuragarri uzteagatik”.

Kontzertuaren hasieran minutu bateko isilunea egin zen Israelek Palestinar Herriaren aurkako sarraskia salatzeko, eta Bakearen alde. Hona hemen kontzretuko egitaraua:

‘Wohlfahrt’ (Bergmann): Eki Zubizarreta, Enara Altuna eta Danel Garcia.

‘Divertimento Staccato’ (Tchokov/Gemiu): Danel Garcia

Mi Julietita (Lola Vila): Alhena Puerta.

‘Nere herriko neskatxa maite’ (Benito Lertxundi): Martin Mendizabal

‘Maitia nun zira’ (herrikoia): Jasone Mendizabal

‘Mi corazón encantado’ (Dragon Ball GT): Oxel Roo

‘The scientist’ (Coldplay): Maia Mendizabal, Ekiñe Larringan eta Malen Ortiz

‘Stand by me’ (Ben E. King) eta ‘Paris’ (Izaro): Eki Zubizarreta, Malen Ortiz, Ekiñe Larringan, Alhena Puerta, Enara Altuna eta Maia Mendizabal.

‘Let it be’ (The Beatles): Iradi Vazquez

‘The Sound of Silence’ (Simon & Garfunkel): Lur Otxoa eta Olga Perez de Arenaza

‘Wicked sensation’ (Lynch Mob): Erik Iribecampos

‘Maravillas’ (Gorka Urbizu): Libe Ugarte, Iker Andueza, Garazi Nin, Maialen Martinez eta Aimar Moreno

‘Pailazo’ (Gatibu): Ilargi Bengoa, Euri Arando, Aimar Moreno, Maialen Martin eta Garazi Nin

‘Noain’ (Rotten XIII): Euri Arando, Libe Ugarte, Ilargi Bengoa eta Iker Andueza

‘Presos’ (RIP): Beñat Zalama, Ilargi Bengoa eta Euri Arando

‘Mesias berri bat’ (Unidad Alavesa): Lander Román, Martzelo Etxabe eta Tasio Arteaga

‘Je Veux’ (Zaz): Agurtzane Lizarralde, Ainhoa Unamuno eta Martin Mendizabal

Gonbidatuak: Garazi Ugarte eta Uxue Arenaza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen