Jana palestinarra manifa jendetsuan: “Israel garbiketa etnikoa egiten dabil”

0
3511

Palestinar gazteak genozidioaren testigantza eman du eta Israelekiko harremanak etetera dei egin du. Aurrez, manifestazio jendetsuak ere Palestinaren askatasuna aldarrikatu du.

Arrasateko BDZ ekimenak antolatu du gaur arratsaldeko manifestazioa, eta Arrasateko 32 musika-eragilek babestu dute.

Sargoriari aurre eginda, jendetza batu egin da Maiatzaren Lehena plazan, eta ibilbidean zehar zenbait supermerkatu eta banketxetik igaro dira.

“Boikot Israel, Palestina askatu!” ohikatu dute ibilbidean zehar, eta gero txosnagunean txalaparta zein bertsoak izan dira.

Gainera, Jana izeneko gazte palestinarrak Zisjordania eta Gazako egoerak salatu ditu. Baieztatu du Israelek “garbiketa etnikoa, genozidioa” egiten ari dela.

Ildo beretik jo du BDZ Arrasatek, eta boikotaren aldeko orain arteko ekimenak zerrendatu ditu. Halaber, gogoan izan du Arrasaten bizi den palestinar komunitatea.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen