Herritar baten kexa

1
2408

San Juan Jaiak direla eta, herritar batek kexa azaldu du gaueko musikaren inguruan, bereziki txosnetan eta Monterronen egiten diren kontzertuen ordutegien eta zarataren gainean. Bizilagun honek, 21, 23 eta 24 gaueko kontzertuak nabarmendu ditu eta, horrez gain, txosnetako musika berandura arte entzuten dela.

“San Juan jaiak urtean behin dira, eta ondo pasatzeko aukera badugu, baina ez dugu ahaztu behar gure artean dauden haur, nagusi, gaixoak edo lanera doazenak. Bizilagunotan ere pentsatu behar da”, adierazi du herritarrak. Bere iritziz, jaietan egon daitezkeen kontzertuak eta musika murriztu beharko lirateke.

Gainera, San Juan Jaiak pasa ondoren, uztailaren 4 eta 5ean Mondra&roll jaialdia izango dela kexatu da, eta hori ere musika zarata gehiago izango dela. “Ulergarria da urtean behin jaiak izatea, baina horrek ez du esan nahi bizilagunengan eragin negatiboa izaten utzi behar denik”.

Bizilagun honek datorren urterako musika edo kontzertuen ordutegiak murrizteko eskatu du, jaiak eta festak ospatzen diren bitartean herritarren atseden eta ondo egon behar dela aldarrikatuz.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen