“Konpartsekin bilkura ez dugu urtero egiten, berezia izango da 40. urteurrena ospatzeko”

0
2082

Erraldoien eta Kilikien konpartsa, urtero bezala, San Juan jaietan izango da, eta kalejirak ekainaren 22an, 24an eta 26an egingo dituzte, baina bereziki ekainaren 22a 40. urteurrenaren eguna izango da, eta, horrekin batera, ekitaldi berezi bat prestatu dute. Jose Ramon Perez konpartsako kide ohiak hau aipatu du ospakizunaren inguruan.

Hasteko zorionak, 40 urte bete dituzuelako aurten! Aurten San Juanetako egitaraua ekitaldi garrantzitsuak dituzue, urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da zuentzat ez? ze espero duzue egun horietan?

Guk normalean bost urtetik behin egiten dugu ospakizuna. Aurtengoa berezia izango da, orain dela 5 urte pandemian geunden eta ezin izan genuen ospatu. Aurtengoa berezia izango da, beste konpartsekin bilkura hau ez dugu urtero egiten, eta 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia izango da.

Auten berrikuntza bezala, Txantrea, Bermeo eta Aretxabaletako konpartsekin batera irtengo zarete ekainaren 22an. Ze aurreratu dezakezue?

Bai, orokorrean beti ekarri ditugu, Ondalan eta Txantrea, beraiekin harreman ona dugulako. Iaz, lehen aldiz Aretxabaletatik etorri ziren eta aurten ere etorriko dira. Aurten, Bermeotik baita etorriko dira, hemen ez dira inoiz egon. Goizean, 10:30ean kalejiran irtengo gara eta eguerdiarte kaletik arituko gara erraldoi eta Kilikiekin.

Nondik atera da ideia? Urteurrenaren baitan zerbait berezia egiteko asmoa duzue?

Ekitaldia aspalditik egiten dugu. Urtero ez dugu egiten, baina urteurren urteetan egiten dugu ospakizuna. Bestalde, gutxi-gorabehera urteroko kalejira antzerako egingo dugu. 40. urteurrenaren baitan, erraldoi txikiek 15 urte betetzen dituzte, gure asmoa zeozer berezia egitea da. Gainera, duela aste batzuk konpartsaren kide ohiek bazkaria egin genuen.

Hainbate erraldoi erraldoi Herriko Plazan sartzea ez da erraza izango?

Behin baino gehiagotan egin dugu ekitaldi hau. 32 erraldoi izango dira, asko dira baina badakigu sartzen direla.

Ekainarekin 22ko ekitaldiaz gain, San Juan egunean eta ekainaren 26an ohikoak diren kalejirak egingo dituzue?

Urteroko San Juanetako ekitaldiak mantenduko ditugu. Kalera irtengo gara eta kalejirak egingo ditugu herrian zehar.

Baduzu mezurik jendea erraldoien kalejiretara hurbildu dadin?

Ez dut uste gauza handirik esateko dagoen, normalean harrera ona izaten dugu eta jende asko animatzen da guri ikustera. Egun polita izango da, eguraldi oso ona egingo du eta jendea gerturatu dadila ikustera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen